XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aretxabaletako alkateari akordioa ez betetzea egotzi

ARETXABALETA

Udaletxeko Herri Batasunako zinegotzi taldeak Juan Arregik izandako omenaldian Alkateak izandako jarrera salatu dute.

Jakina denez denbora asko ez dela Juan Arregi Markole atxabaltarrari omenaldi bat eskeini zioten Udalak eta herriko beste zenbait erakundek, Gasteizen bizi den enpresari honek kultura eta kirolaren inguruko atxabaltar erakundeei emaniko laguntza eskertzeko.

Omenaldi horretan herritar eta kanpotar askok parte hartu zuen, hauen artean Jose Antonio Aguiriano, Gasteizen Madrideko gobernuaren ordezkaria dena eta César Milano Arabako Gobernari Zibila ere aurkitzen zirelarik omenduaren ezagunak zirela eta.

Udaletxean bertan ere egin omen ziren bilerak omenaldia prestatzeko eta gaietako bat aipaturiko pertsona biei eman beharreko tratamendua aztertzea zen, omenduaren lagun bezala eta ez beraien karguetako ordezkari bezala tratatzeko erabakia hartu zelarik bertan.

Hala ere pleno aretoan egindako ekintza ofizialean alkateak eginiko aurkezpenean omenduaren lagun bezala beharrean karguari buruzko xehetasunak eman eta Aguirianori hitza eman zion alkateak.

Honen aurrean HBko zinegotzi taldeak denon artean hartutako erabakiak errespetatu egin behar direla gogorarazten dio alkateari.